lunes, 7 de mayo de 2012
Brick Lane
Igandea bizi-bizi esnatzen da Brick Lane auzoan. Bertako bigarren eskuko merkatuan aurkitzen ez duzuna ez da esistitzen. Bizikletak, mobilak, imaginaezinak diren errimienta mota eta forma guztiak euriak eta hezetasunak zaharturiko mahai baten gainean, janari usaina nonnahi, spicy chicken errea baino erreagoa osasun kontrolak larri pasako lituzke BBQ zahar batean, homemade pastelak vintage arroparen ondoan, funky musikako postua...eta dena adreiluzko eskenatoki koloretsuan, jendez gainezka, hala da Brick Lane Londoneko auzoa.
Kalez kale paseoan squarrel batek agurtu nau mutu. Musika entzutea iruditu zait orduan...
Cutty Sark
Thames ibaiaren ondoan , ibaibazterretik gertu baina lehorrean atseden hartzen du Cutty Sark itsasontziak. Eskozian egina1869. urtean eta hurrengo 86 urteetan itsaso eta ozeanoen uretatik bidaiatu ostean, museo bilakatua. Bada hau ere Greenwich hiriak eskaintzen duen erakargarritasun enblematiko bat. Ur gazi eta gozoetako kondairaz josita dago meridiano berdeko izeneko tokia... Botilari tapoia kendu eta sartu besterik ez duzu behar...mezua bertan dago...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)