martes, 24 de abril de 2012

Singing in the rain

  


     Musika eta eguraldia eskutik etorri dira oraingoan ere. Spring shower izenekoak,-txingor finaz, euri zaparrada trumoitsuaz eta aterkia eramaten duen haizeaz-, St James parkean zuhaitzen sasibabesean gelditu du nire bidea. London hiriak ur faltagatik alerta egoeran jarraitzen duen arren, azken asteetan ez dio euria egiteari utzi eta are gehiago egitea espero da datozen egunotan, hala dio BBC komunikabide kateak. Ekaitzaren erdian libre harrapatuta, arnas sakona hartu dut, freskotasunez bete ditut birikak; Apollo Victoria Theatre-erako norabidea jarraitu dut.

Hogeita zortzi musikal daude momentu honetan London hiritik sakabanatuak Theatre eta Apollo ezberdinetan, nik berdearen alde egin dut eta honek adreilu horiz osoturiko bidebazterretik gidatu nau. "Wicked". Ekaitza kanpoan bitartean tantaren musika taupadak nire barrenean. Oz munduaren magia birsortu eta istorio historikoen intrahistorioan sartuta hiru ordu eman ditut erabat sorginduta. Londonek badu, niretzako, honezkero soinu-bandarik. I would like to defy gravity. Euripean noa musikaz bustita etxera...





domingo, 15 de abril de 2012

                                                 Aliciaren isla TATE BRITAIN museoan


Etxera bueltatu ez garenontzako Easter Holliday delakoan Londonek eskaintzen dituen arte eta kulturaren espazioak bisitatzeko aukera ona da. Tate Britain museoak isiltasuna eskaitzen du, 1500 urtetik gaur egundaino arte britanikoak emandako lanak biltzen ditu. Bakea arnastu dut bertan, hiriko kaleetako zaratatik kanpo museoan sartu naiz. 
Picassoren margolanek erakarrita barruratu naiz baina...erakusketara sartu baino lehen erakinetik ibiltzea otu zait, norabiderik gabe, kuadroei begira, eskulturen artean, aretoen freskotasunean burutazioak aske uztea erabakita...eta ia bi ordu joan zaizkit nire burua ispilu baten aurrean irudikatua ikusi dudanean...Handi, txiki...urrun, gertu...zutik, buruzbehera...mareatuta ere sentitu naiz baina ezin begiratzeari utzi...barruan edo kanpoan nago?...
"Inverse Reverse Perverse"...badago izen hoberik lan honetarako? Sentituko zuen berak ere,Cerith Wyn Evans-ek alegia, Aliciaren gogoeta? zuzen-oker?eta nire perbersioa?sentituko zuen hura ere?...mugi dezagun xake fitxa...

viernes, 13 de abril de 2012

Boat Race in the Thames
Oxford vs Cambridge

Apirilaren 7an izan da Oxford eta Cambridge unibertsitate ezagunen arteko estropada. Aurtengoa historikotzat jo dute komunikabideek. Gizon bat uretara bota eta lehiaketa bertan behera geratu zen! Ondorioz, Thames ibaiaren ibilbidean atzera egin eta estropadak berriro hasi behar izan zuen. Giroa itzela, jendea ibai inguruko bidean animatzen eta ondoko lorategietako belarrean british picniac barra-barra!


Txanpaia, marrubiak, humusean  bustitzeko begetal gordinak...dena etxetik txukun-txukun ekarritako tapakien gainean. Badirudi aurrera doala lehia non, zer izan da hori??, antolakuntzak jarritako pantaila erraldoiari esker berriro ikusteko aukera dut, bi trainerek talka egin dute eta Oxford-ekoak arraun bat galdu du...Garaipena erabaki da...zoriontxarreko edizioa aurtengoa Oxford-entzat...