martes, 24 de abril de 2012

Singing in the rain

  


     Musika eta eguraldia eskutik etorri dira oraingoan ere. Spring shower izenekoak,-txingor finaz, euri zaparrada trumoitsuaz eta aterkia eramaten duen haizeaz-, St James parkean zuhaitzen sasibabesean gelditu du nire bidea. London hiriak ur faltagatik alerta egoeran jarraitzen duen arren, azken asteetan ez dio euria egiteari utzi eta are gehiago egitea espero da datozen egunotan, hala dio BBC komunikabide kateak. Ekaitzaren erdian libre harrapatuta, arnas sakona hartu dut, freskotasunez bete ditut birikak; Apollo Victoria Theatre-erako norabidea jarraitu dut.

Hogeita zortzi musikal daude momentu honetan London hiritik sakabanatuak Theatre eta Apollo ezberdinetan, nik berdearen alde egin dut eta honek adreilu horiz osoturiko bidebazterretik gidatu nau. "Wicked". Ekaitza kanpoan bitartean tantaren musika taupadak nire barrenean. Oz munduaren magia birsortu eta istorio historikoen intrahistorioan sartuta hiru ordu eman ditut erabat sorginduta. Londonek badu, niretzako, honezkero soinu-bandarik. I would like to defy gravity. Euripean noa musikaz bustita etxera...





No hay comentarios:

Publicar un comentario