Apirilaren 7an izan da Oxford eta Cambridge unibertsitate ezagunen arteko estropada. Aurtengoa historikotzat jo dute komunikabideek. Gizon bat uretara bota eta lehiaketa bertan behera geratu zen! Ondorioz, Thames ibaiaren ibilbidean atzera egin eta estropadak berriro hasi behar izan zuen. Giroa itzela, jendea ibai inguruko bidean animatzen eta ondoko lorategietako belarrean british picniac barra-barra!
Txanpaia, marrubiak, humusean bustitzeko begetal gordinak...dena etxetik txukun-txukun ekarritako tapakien gainean. Badirudi aurrera doala lehia non, zer izan da hori??, antolakuntzak jarritako pantaila erraldoiari esker berriro ikusteko aukera dut, bi trainerek talka egin dute eta Oxford-ekoak arraun bat galdu du...Garaipena erabaki da...zoriontxarreko edizioa aurtengoa Oxford-entzat...
No hay comentarios:
Publicar un comentario